
Egoki laguntzearen artea
DESDE LA PEDAGOGÍA WALDORF
GURE JARDUERAK
Hazkuntza Taldea
Kabian espazio eta denbora bat eskaintzen dugu gurasoengan hazkuntzak pizten eta mugitzen duen guztia partekatzeko.
J.A.
Udalekuak
Espazio atsegin bat sortu ohi dugu udan, Waldorf pedagogiaren bidez 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zaintza kontziente eta integrala eskaintzeko.
Tailerrak
Gurasoak beren seme-alabekin batera tailerretan parte hartzera gonbidatzen ditugu, alde batetik, etxean laguntza-tresna osasungarriak izan ditzaten, eguneroko hezkuntza-zereginean erabiltzeko balioko dietenak, eta, bestetik, entzuteko denbora hartu eta ekoizpen artistikoa bizi dezaten.
Hitzaldiak
Seme-alabek haurtzaro osasuntsuagoa jasotzearekin arduratuta dauden helduak elkartu eta elkarrekin ikasteko espazioa.

“Haurra errespetuz jaso behar dugu, maitasunez hezi eta, azkenean, aske utzi”
- Rudolf Steiner
Waldorf Kabia Elkartea waldorf pedagogiarekin bat egiten dugun familia eta profesionalek osatzen dugu, eta beraz, garrantzia ematen diogu haurtzaroa babesteari eta hazkuntza kontzientea izateari.
Familiei hazkuntzan laguntzeko espazioak sortzen ditugu, seme-alabekin partekatzeko balioko dieten baliabideak eta uneak eskaintzeko, Rudolf Steinerrek sortutako Waldorf pedagogian oinarritutako begirada kontziente eta integratibotik.
Nortzuk gara?

Waldorf Kabiako bazkide eginez, komunitate eder honetako partaide izan eta hazkuntza osasuntsuagoa eta errespetuzkoagoa bihurtzen lagunduko duzu.